ERAKETA
Tokiko gobernu-batzarrak, alkatea buru delarik, zuzendaritza politikoari laguntzen dio era kolegiatuan eta, halaber, legeek esleitzen dizkioten eginkizun exekutibo eta administratiboak burutzen ditu. Honela osatuta dago:
- Alkatea, Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia
- 1. alkateordea, Jesica Ruiz Perez
- 2. Alkateordea, Josune Escota Bisbal
- 3. alkateordea, Paule Sanchez Arieta-Araunabeña
- Iker Txertudi Gaztelu
- Sheila Gonzalez Santos
Tokiko gobernu-batzarrak bi astero egiten dira, abuztuan izan ezik.
EGINKIZUNAK ETA DELEGAZIOAK
Tokiko gobernu-batzarra honela osatuta dago: alkatea eta sei zinegotzi, alkateak izendatuak eta izendapenaren berri emanez osoko bilkurari.
Tokiko gobernu-batzarrari dagokio:
a) Alkateari laguntzea bere eskumenetan.
b) Delegatu zaizkion eskumenak dira:
- Korporazioko enplegatu publiko guztiak saritu eta zigortzea, zehapena zerbitzutik kentzea edo lan-kontratuko langileak kaleratzea denean izan ezik.
- Aurri-espedienteetan erabakiak hartzea.
- Euskadiko Batzorde Juridikoak nahitaezko txostena eman behar duen ondare-eginkizuneko espedienteak ebaztea.
- Lan-eskaintza publikoak onartzea.